Leheneratu babeskopia bat

Fitxategi batzuk galdu edo ezabatu badituzu baina haien babeskopia bat baduzu, babeskopia horretatik berreskuratu ditzakezu:

  • Babeskopia kanpoko disko gogor bat, USB unitate bat edo sareko beste ordenagailu bat bezalako gailu batetik leheneratu nahi baduzu, ordenagailuan berriro kopiatu dezakezu.

  • Babeskopia sortzeko Déjà Dup edo antzeko beste aplikazio bat erabili baduzu, egokiena da aplikazio bera erabiltzea babeskopia leheneratzeko. Begiratu aplikazioaren laguntza, fitxategiak leheneratzeko argibide zehatzak emango dizkizu.