Egutegiko hitzorduak

Honetarako, Evolution edo Egutegia aplikazioetako egutegia erabili behar duzu, edo Egutegiaren euskarria duen lineako kontu bat eduki behar duzu konfiguratuta.

Linux banaketa askok aplikazio horietako bat, gutxienez, ekarri ohi dute instalatuta. Zureak ez badu, zure banaketaren pakete-kudeatzailearekin instalatu dezakezu bat.

Zure hitzorduak ikusteko:

  1. Egin klik goiko barrako ordularian.

  2. Egutegian, egin klik hitzordua den egunean.

    Hitzordu bat duen egun bakoitzaren azpian puntu bat agertuko da.

    Lehendik dauden hitzorduak egutegiaren ezkerrean bistaratuko dira. Evolution edo Egutegia aplikazioetan hitzordu bat gehitzen duzunean, ordulariaren hitzordu-zerrendan agertuko da.

Ordularia, egutegia eta hitzorduak