Kontaktuak lehen aldiz abiaraztea

Kontaktuak lehen aldiz erabiltzean, Hautatu helbide-liburua leihoa irekiko da.

Lineako kontuak konfiguratuta badituzu, Helbide-liburu lokalean zerrendatuko dira. Hautatu zerrendako elementu bat eta sakatu Eginda.

Sortuko dituzun kontaktu berriak aukeratzen duzun kontaktu-liburuari gehituko zaizkio. Beste helbide-liburuetako kontaktuak ere ikusi, editatu eta ezabatu ahal izango dituzu.

Ez baduzu lineako konturik konfiguratuta, sakatu Lineako kontuak horietako baten konfigurazioari ekiteko. Ez baduzu lineako konturik konfiguratu nahi, sakatu Helbide-liburu lokala.