Begiratu diskoan zenbat espazio geratzen den
Diskoaren zenbat espazio geratzen den libre ezagutzeko, Disko-erabileraren analizatzailea, Sistemaren monitorea edo Erabilera aplikazioak erabili ditzakezu.
Begiratu disko-erabileraren analizatzailearekin
Disko-erabileraren analizatzailea aplikazioarekin diskoan duzun leku librea eta diskoaren ahalmena begiratzeko:
Ireki Jarduerak ikuspegiko Disko-erabileraren analizatzailea. Leihoan fitxategi-kokalekuen eta haietako bakoitzaren erabilera eta kapazitatea erakutsiko dira.
Egin klik zerrendako elementuetako batean, elementu bakoitzaren erabileraren laburpen xehea ikusteko. Egin klik menu-botoian eta, ondoren, Eskaneatu karpeta… beste kokaleku bat eskaneatzeko.
Informazioa honako aldagaien arabera erakusten da: Karpeta, Tamaina, Edukiak eta datuen Aldaketa-data. Xehetasun gehiagorako, ikusi Disko-erabileraren analizatzailea.
Begiratu Sistemaren monitorea aplikazioarekin
Sistemaren monitorearekin diskoan duzun leku librea eta diskoaren ahalmena begiratzeko:
Ireki Sistemaren monitorea aplikazioa Jarduerak ikuspegitik.
Hautatu Fitxategi-sistemak fitxa sistemaren partizioak eta disko-espazioaren erabilera ikusteko. Informazioa honako aldagaien arabera erakutsiko da: Guztira, Librea, Erabilgarri and Erabilita.
Begiratu Erabilera aplikazioarekin
Erabilera diskoan duzun leku librea eta diskoaren ahalmena begiratzeko:
Ireki Erabilera aplikazioa Jarduerak ikuspegitik.
Hautatu Biltegiratzea fitxa sistemak zenbat disko-espazio erabiltzen duen ezagutzeko Erabilita eta Erabilgarri aukeren bidez, bai eta Sistema eragileak eta erabiltzaile-direktorio nagusiek erabiltzen dutena ezagutzeko.
Erabiltzaile-direktorioetan eta bere azpidirektorioetan disko-espazioa askatu daiteke. Horretarako, markatu direktorioaren izenaren alboko koadroa.
Zer gertatzen da diskoa beteegia badago?
Diskoa beteegia badago:
Ezabatu garrantzitsuak ez diren edo erabiltzen ez dituzun fitxategiak.
Egin momentuan behar ez dituzun baina garrantzitsuak diren fitxategien babeskopia, eta gero, ezabatu disko gogorretik.