Begiratu zure disko gogorrak arazorik duen
Disko gogorra aztertzea
Disko gogorrek beren osasuna automatikoki egiaztatzeko tresna bat dute: SMART (Self-Monitoring, Analysis, and Reporting Technology). Tresna horrek etengabe begiratzen du diskoak arazorik ote duen. Diskoa huts egitera doan ere ohartarazten du, datu garrantzitsuak galdu daitezen eragozten laguntzeko.
SMART automatikoki exekutatzen den arren, zure diskoaren osasuna egiaztatzeko Diskoak aplikazioa erabili dezakezu:
Begiratu zure diskoaren osasuna Diskoak aplikazioa erabiliz
Ireki Diskoak aplikazioa Jarduerak ikuspegitik.
Hautatu aztertu nahi duzun diskoa ezkerrean ageri diren biltegiratze-gailuen zerrendan. Diskoaren informazioa eta egoera agertuko dira.
Egin klik menu-botoian eta hautatu SMART datuak eta proba automatikoak…. Estimazio orokorra aukerak “Diskoa osasuntsua” esango du.
Informazio gehiagorako, ikusi SMART atributuak edo egin klik Hasi auto-proba botoian proba automatiko bat exekutatzeko.
Zer gertatzen da diskoa osasuntsu ez badago?
Estimazio orokorra aukerak diskoa osasuntsu ez dagoela adierazi arren, agian ez dago kezkatzeko arrazoirik. Hala ere, hobe da prestatuta egotea eta babeskopia bat edukitzea datuak galtzea saihesteko.
Egoerak “Hutsegite aurrekoa” esaten badu, diskoa oraindik aski osasuntsu dago, baina arazoen seinaleak detektatu dira, eta horrek esan nahi du etorkizun hurbilean huts egin dezakeela. Zure disko gogorra (edo ordenagailua) zaharra bada, mezu hori ikusi dezakezu osasun-egiaztatzeetako batzuetan. Zure fitxategi garrantsitsuenen babeskopia egin beharko zenuke aldian behin, eta diskoaren egoera aldizka egiaztatu, okertzen ari den jakiteko.
Egoera okertzen bada, ordenagailua edo disko gogorra beharbada aditu batengana eraman beharko duzu diagnostiko gehiago egiteko edo hura konpontzeko.