Ezabatu disko aldagarri batean dagoen guztia

Disko aldagarri bat baduzu, adibidez USB memoria bat edo kanpoko disko gogor bat, haietako fitxategi eta karpeta guztiak erabat ezabatu nahi dezakezu. Horretarako, formateatu diskoa, horrek diskoko fitxategi guztiak ezabatzen ditu eta hutsik uzten du.

Eman formatua disko aldagarri bati

  1. Ireki Diskoak aplikazioa Jarduerak ikuspegitik.

  2. Hautatu dena ezabatu nahi diozun diskoa ezkerrean ageri den biltegiratze-gailuen zerrendan.

    Ziurtatu disko zuzena hautatu duzula! Disko okerra hautatzen baduzu, beste disko horretako fitxategiak ezabatuko dira.

  3. Bolumenak atalaren azpiko tresna-barran, egin klik menu-botoian. Ondoren, egin klik Formateatu diskoa… aukeran.

  4. Agertuko den leihoan, aukeratu fitxategi-sistemaren Mota diskorako.

    Diskoa Windows eta Mac OS ordenagailuetan ere erabiltzen baduzu (Linux sistemetan erabiltzeaz gain), aukeratu FAT. Windows sistemetan soilik erabiltzen baduzu, NTFS aukera hobea izan daiteke. Fitxategi-sistemen mota bakoitzaren deskribapena etiketa gisa agertuko da.

  5. Eman izen bat diskoari eta egin klik Hurrengoa aukeran jarraitzeko eta berreste-leihora iristeko. Egiaztatu xehetasunak arretaz eta egin klik Formateatu aukeran diskoa erabat garbitzeko.

  6. Formatua ematea amaitu ondoren, egin klik unitatea egozteko ikonoan, diskoa segurtasunez kentzeko. Orain, diskoa garbi eta berriro erabiltzeko prest egongo da.

DIsko bati formatu emateak ez ditu zure fitxategiak modu seguruan ezabatzen

Disko bati formatua ematea ez da datu guztiak ezabatzeko modu erabat segurua. Formateatutako disko batek itxura batean ez du fitxategirik barruan, baina posible da berreskuratze-software bereziarekin fitxategiak atzitzea. Fitxategiak modu seguruan ezabatu nahi badituzu, komando-lerroko utilitate bat erabili beharko duzu, adibidez shred.