Ireki fitxategiak beste aplikazio batzuekin

Fitxategi-kudeatzailean zaudela fitxategi batean klik bikoitza (edo erdiko klika) egiten baduzu, fitxategi mota horretarako esleituta dagoen aplikazio lehenetsiarekin irekiko da fitxategia. Beste aplikazio batekin ere ireki dezakezu nahi baduzu, linean bilatu dezakezu hori egiteko aplikaziok edo mota horretako fitxategietarako beste aplikazio lehenetsi bat ezarri dezakezu.

Fitxategi bat lehenetsia ez den aplikazio batekin irekitzeko, egin eskuineko klik fitxategian eta hautatu nahi duzun aplikazioa menuaren goiko aldean. Ez baduzu ikusten erabili nahi duzun aplikazioa, hautatu Ireki honekin…. Modu lehenetsian, fitxategi-kudeatzaileak fitxategia ireki dezaketen aplikazioak soilik erakusten ditu. Ordenagailuko aplikazio guztien artean bilatzeko, egin klik Ikusi aplikazio guztiak aukeran.

Hala ere ez baduzu nahi duzun aplikazioa aurkitzen, bilatu aplikazio gehiago Bilatu aplikazio berriak aukeraren bidez. Fitxategi-kudeatzaileak linean bilatuko du ea badauden mota horretako fitxategiak maneiatzen dituzten aplikazioen paketeak.

Aldatu aplikazio lehenetsia

Mota jakin bateko fitxategiak irekitzeko erabiltzen den aplikazio lehenetsia aldatu daiteke. Horrela, gogokoen duzun aplikazioa irekiko da fitxategi batean klik bikoitza egitean. Adibidez, gustukoen duzun musika-erreproduzigailua ireki dezakezu MP3 fitxategi batean klik bikoitza egitean.

  1. Hautatu aplikazio lehenetsia aldatu nahi diozun motako fitxategi bat. Adibidez, MP3 fitxategiak irekitzeko erabiliko den aplikazio lehenetsia aldatzeko, hautatu .mp3 fitxategi bat.

  2. Egin eskuineko klik fitxategian eta hautatu Propietateak.

  3. Hautatu Ireki honekin fitxa.

  4. Hautatu nahi duzun aplikazioa eta egin klik Erabili beti fitxategi mota honetarako aukeran.

    If Other Applications contains an application you sometimes want to use, but do not want to make the default, select that application and click Add. This will add it to Recommended Applications. You will then be able to use this application by right-clicking the file and selecting it from the list.

Horrek aplikazio lehenetsia aldatzen du, baina ez soilik hautatutako fitxategirako, baizik eta mota bereko fitxategi guztietarako.