Fitxategien eta karpeten aurrebista

Sushi instalatu behar da urrats hauek jarraitzeko.

Instalatu Sushi

Fitxategien aurrebista bat eduki dezakezu haiek aplikazio batean ireki behar izan gabe. Hautatu edozein fitxategi eta sakatu zuriune-barra. Fitxategia aurrebistak erakusteko leiho sinple batean irekiko da. Sakatu zuriune-barra berriro aurrebista ezkutatzeko.

Aurrebista integratuak fitxategi-formatu asko onartzen ditu: dokumentuak, irudiak, bideoa, audioa, etab. Aurrebistan, dokumentu batetik bestera joan zaitezke edo zure bideoa edo audioa ikusi edo entzun dezakezu.

Pantaila osoko aurrebista izateko, sakatu F edo F11. Sakatu F edo F11 berriro pantaila osoa uzteko, edo sakatu zuriune-barra aurrebistatik osorik irteteko.