Aldatu fitxategi anitzen izena
Fitxategiak aplikazioaren bidez fitxategi multzo oso baten izenak aldatu daitezke. Horretarako, erabili Aldatu izenez txantiloi bat erabiliz edo Bilatu eta ordeztu testua.
Txantiloi bat erabiliz izena aldatzeko:
Hautatu bi fitxategi edo gehiago Fitxategiak aplikazioan.
Sakatu F2 edo egin eskuineko klik hautapenean eta aukeratu Aldatu izena. Aldatu izena leihoa irekiko da.
-
Ziurtatu Aldatu izenez txantiloi bat erabiliz hautatuta dagoela.
Izenaren eremuak "[Jatorrizko fitxategi-izena]" du leku-marka gisa. Hori ezabatu egin daiteke, edo berriro gehitu ezabatu bada + Gehitu menuaren bidez.
Egin klik "[Jatorrizko fitxategi-izena]" testuaren aurrean edo ondoren letrak, hitzak edo zenbakiak gehitzeko eta horrela eredu bat sortzeko.
Zenbait gailutan karaktere batzuk ezin dira erabili.
Fitxategiak modu sekuentzialean zenbakitzeko, egin klik + Gehitu botoian eta aukeratu zenbat digitu gehitu nahi dituzun automatikoki sortuko den zenbakian. 10 fitxategi baino gehiago baina 100 baino gutxiago aldatzen ari bazara, aukeratu bi digitu (01, 02, 03, 04). 99 fitxategi baino gehiagoren izena aldatu nahi baduzu, aukeratu hiru (001, 002, 003, 004).
Aurrebistak uneko fitxategi-izenak ezkerrean erakutsiko ditu eta sortuko diren fitxategi-izenak eskuinean.
Egin klik Aldatu izena botoian sortu berri duzun eredua aplikatzeko. Fitxategi-izenak aldatu egingo dira.
Fitxategi baten izena aldatzean, fitxategiaren izenaren lehen zatia soilik hautatzen da, ez fitxategi-luzapena (azken . ondoren dagoen zatia). Luzapenak adierazten du fitxategia zein motatakoa den (adibidez, fitxategia.pdf PDF dokumentua da) eta normalean ez da nahi izaten hori aldatzea. Luzapena ere aldatu nahi baduzu, hautatu fitxategi-izen osoa eta aldatu osorik.
Testua bilatu eta ordezteko aukera erabiltzeko:
Hautatu bi fitxategi edo gehiago Fitxategiak aplikazioan.
Sakatu F2 edo egin eskuineko klik hautapenean eta aukeratu Aldatu izena.
Hautatu Bilatu eta ordeztu testua.
Dagoen testua eremuan, idatzi ordeztuko den testua. Ordeztu honekin aukeran, berriz, idatzi testu berria. Aurrebistak uneko fitxategi-izenak ezkerrean erakutsiko ditu eta sortuko diren fitxategi-izenak eskuinean.
Egin klik Aldatu izena botoian aurrebistan ikusten den ordeztea onartzeko. Fitxategien izenak aldatu egingo dira.
Okerreko fitxategiaren izena aldatu baduzu edo gaizki izendatu baduzu, aldaketa desegin egin dezakezu. Ekintza desegiteko, egin klik berehala alboko barrako menu-botoian eta hautatu Desegin izena aldatzea edo sakatu Ctrl+Z izen zaharra leheneratzeko.