Ordenatu fitxategiak eta karpetak
Karpeta batean fitxategiak modu desberdinetan antolatu daitezke, adibidez dataren arabera edo tamainaren arabera. Ikus Fitxategiak ordenatzeko moduak behean, fitxategiak ordenatzeko modu arruntenen zerrenda ikusteko. Ikus Hobespenak bistaratzen ditu Fitxategiak aplikazioan ordenatze lehenetsia aldatzeko moduari buruzko informaziorako.
Fitxategiak antolatzeko modua, erabiltzen ari zaren karpeta-ikuspegiaren araberakoa da. Uneko ikuspegia aldatzeko, erabili tresna-barrako zerrenda/sareta botoia.
Sareta-ikuspegia
Fitxategiak beste ordena batean antolatzeko, egin klik tresna-barran fitxategiak ikusteko aukerak aldatzeko dagoen botoian eta aukeratu A-Z, Z-A, Azken aldatuak, Lehen aldatuak, Tamaina edo Mota.
Adibidez, A-Z aukeratzen baduzu, fitxategiak izenaren arabera ordenatuko dira, ordena alfabetikoan. Ikus Fitxategiak ordenatzeko moduak beste aukeretarako.
Zerrenda-ikuspegia
Fitxategiak beste ordena batean antolatzeko, egin klik fitxategi-kudeatzailearen zutabe-izenburuetako batean. Adibidez, egin klik Mota izenburuan fitxategi motaren arabera ordenatzeko. Egin klik zutabe-izenburuan berriro alderantzizko ordenan antolatzeko.
Ordenatze-aukera gehiago izateko, egin klik tresna-barrako bistaratze-aukeren botoian.
Zerreda-ikuspegian, atributu gehiago dituzten zutabeak erakutsi ditzakezu eta zutabe horien arabera ordenatu. Egin klik ikusteko aukerak ematen dituen tresna-barrako botoian, aukeratu Zutabe ikusgaiak… eta hautatu ikusgai egon daitezen nahi dituzun zutabeak. Ondoren, zutabe horien arabera ordenatzeko aukera izango duzu. Ikus Fitxategiak aplikazioarne zerrenda-zutabeen hobespenak zutabeen deskribapena ezagutzeko.
Fitxategiak ordenatzeko moduak
- A-Z
Alfabetikoki ordenatzen du, fitxategiaren izenaren arabera.
- Z-A
Alfabetikoki baina alderantzizko ordenan ordenatzen du, fitxategiaren izenaren arabera.
- Azken aldaketa
Fitxategia azken aldiz aldatu zeneko data eta orduaren arabera ordenatzen du. Berrienetik zaharrenera ordenatzen du.
- Lehen aldaketa
Fitxategia lehen aldiz aldatu zeneko data eta orduaren arabera ordenatzen du. Zaharrenetik berrienera ordenatzen du.
- Tamaina
Fitxategien tamainaren arabera (zenbat disko-espazio behar duten) ordenatzen du. Txikienetik handienera ordenatzen du modu lehenetsian.
- Mota
Alfabetikoki ordenatzen du fitxategi motaren arabera. Mota bereko fitxategiak elkarrekin ageri dira, eta ondoren izenaren arabera ordenatuta.