Zer da izenaren amaieran ~ duen fitxategi bat?
Izenaren amaieran ~ duten fitxategiek (adibidez adibidea~) gedit aplikazioak edo beste aplikazio batzuek sortutako dokumentuen babeskopia automatikoak dira. Segurua da haiek ezabatzea, baina ez dute kalterik egiten ordenagailuan uzten badira.
Fitxategi horiek ezkutuan daude modu lehenetsian. Haiek ikusten ari bazara, seguru asko Erakutsi fitxategi ezkutuak aktibatu duzu (Fitxategiak aplikazioaren alboko barraren menu nagusian dago) edo Ctrl+H sakatu duzu. Haiek berriro ezkutatzeko, errepikatu bi urrats horietako bat.
Fitxategi horiek ezkutuko fitxategi normalen moduan tratatzen dira. Ikus Ezkutatu fitxategi bat ezkutuko fitxategiekin nola lan egin ikasteko.