Interneten seguru ibiltzea
Linux erabiltzen duzun arrazoietako bat bere segurtasun sendoa izan daiteke. Linux malware eta birusetik salbu egotearen arrazoietako bat erabiltzaile gutxi dituela da. Birusak sistema eragile erabilienentzako sortzen dira gehienetan, adibidez Windows sistemetarako. Linux segurua izateko beste arrazoi bat kode irekikoa izatea da. Adituek hura aldatu dezakete eta banaketa bakoitzak dituen segurtasun-aukerak hobetu ditzakete.
Zure Linux instalazioa segurua izateko hartu diren neurriak egokiak izanda ere, beti daude ahuleziak. Batez besteko erabiltzaile batek, interneten dabilenean, honakoak pairatu ditzake:
Phising bidezko iruzurrak (erakunde ezagunen guneak eta posta-mezuak diruditenak erabiliz informazio sentikorra eskuratu nahi dutenak)
Sarean seguru aritzeko, kontuan izan honako iradokizunak:
Ibili zuhur ezagutzen ez duzun jendeak bidaltzen dizkizun posta-mezu, eranskin eta estekekin.
Webgune baten eskaintza sinesteko onegia bada edo informazio pribatu sentikorra eskatzen badu, pentsatu bi aldiz zein informazio ematen ari zaren eta informazio hori lapurrek edo beste kriminal batzuek eskuratzen badute zein ondorio izango lukeen.
Kontuz ibili eta ez eman erro-mailako baimenak edozein aplikaziori, batez ere inoiz erabili ez baduzu edo ondo ezagutzen ez baduzu. Erro-mailako baimenak edonori ematean, ordenagailua arrisku larrian jarri dezakezu.
Make sure you are only running necessary remote-access services. Having SSH or RDP running can be useful, but also leaves your computer open to intrusion if not secured properly. Consider using a firewall to help protect your computer from intrusion.