Maximizatu eta desmaximizatu leiho bat

Leihoak maximizatu egin daitezke mahagainaren leku guztia hartu dezan, eta desmaximizatu daiteke bere tamaina normala berreskuratu dezan. Leihoak bertikalean ere maximizatu daitezke pantailaren ezkerreko eta eskuineko aldeetan, horrela bi leiho aldi berean erraz ikusteko. Ikusi Lauzatu leihoak xehetasun gehiagorako.

Leiho bat maximizatzeko, heldu titulu-barrari eta arrastatu pantailaren goiko aldera, edo egin klik bi aldiz titulu-barran. Leihoa teklatuaren bidez maximizatzeko, eutsi sakatuta Super teklari eta sakatu , edo sakatu Alt+F10.

Leiho bat maximizatuta ez dagoenean duen egoerara berriro eramateko, arrastatu eta urrundu pantailaren ertzetatik. Leihoa erabat maximizatuta badago, egin klik bikoitza titulu-barran hura berriro leheneratzeko. Leihoa maximizatzeko erabiltzen diren lasterbide berak ere erabili ditzakezu.

Eutsi sakatuta Super teklari eta arrastatu leihoa nahi duzun tokira hura lekuz aldatzeko.