Kendu kontu bat
Jadanik erabiltzen ez duzun lineako kontu bat kendu dezakezu.
Lineako zerbitzu askok autorizazio-tokena ematen dute zure mahaigainak hura gorde dezan, zure pasahitza gorde ordez. Kontu bat kentzen baduzu, ziurtagiri hori ere errebokatu beharko zenuke lineako zerbitzuan. Horrela, bermatuko duzu beste aplikazio edo webgune batek ez duela erabiliko zure mahaigainaren baimena zerbitzu horrekin konektatzeko.
Autorizazioa kentzea zerbitzu-hornitzailearen araberakoa da. Begiratu zure ezarpenak hornitzailearen webgunean, baimendutako edo konektatutako aplikazioak edo webguneak ikusteko. Begiratu “GNOME” deritzon aplikazioa eta kendu.
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Lineako kontuak idazten.
Sakatu Lineako kontuak panela irekitzeko.
Hautatu kendu nahi duzun kontua.
Egin klik leihoaren beheko ezkerreko izkinan dagoen - botoian.
Egin klik berrespen-koadroko Kendu aukeran.
Kontua erabat ezabatu ordez, posible da zure ordenagailuak atzitzen dituen zerbitzuak mugatzea.