Gailu jakin batzuetarako parekatze-argibideak

Gailu baten eskuliburua edukita ere, beharbada ez du parekatzea gauzatzeko aski informaziorik. Horregatik, ondoren gailu ezagun batzuk konektatzeko xehetasunak emango dizkizugu.

PlayStation 5 joko-palankak

Create botoiari eutsiz, sakatu PS botoia argi-barra keinuka hasi arte, hura ikusgai egiteko, eta parekatu gailua beste edozein Bluetooth gailu morua.

PlayStation 4 joko-palankak

Joko-palanka ikusgai egiteko eta beste edozein Bluetooth gailu bezala parekatzeko, erabili PS eta “Partekatu” botoi-konbinazioa.

Gailu horiek “kable bidezko parekatzea” ere izan dezakete. Entxufatu joko-palanka USB bidez Bluetooth ezarpenak irekita eta Bluetootha aktibatuta dituzula. Joko-palanka PS botoia sakatu gabe konfiguratu nahi duzun galdetuko dizu sistemak. Desentxufatu joko-palanka eta sakatu PS Bluetooth bidez erabiltzeko.

PlayStation 3 joko-palankak

Gailu horiek “kable bidezko parekatzea” ere izan dezakete. Entxufatu joko-palanka USB bidez Bluetooth ezarpenak irekita eta Bluetootha aktibatuta dituzula. PS botoia sakatu ondoren, palanka konfiguratu nahi duzun galdetuko dizu sistemak. Desentxufatu palanka eta sakatu PS Bluetooth bidez erabiltzeko.

PlayStation 3 BD urruneko kontrola

Eutsi sakatuta “Hasi” eta “Sartu” botoiei aldi berean 5 segundoz. Ondoren, hautatu urrunekoa gailuen zerrendan, ohiko moduan.

Nintendo Wii eta Wii U urrunekoak

Erabili bateria-gunearen barruko “Sync” botoia parekatze-prozesuari ekiteko. Beste botoi-konbinazioek ez dute parekatze-informazioa gordeko eta parekatzea berriro gauzatu beharko duzu geroago. Kontuan izan, baita ere, zenbait software-aplikazioak, adibidez kontsola-emulatzaileek, sarbide zuzena izan nahi dutela urrunekoetara sartzeko eta, kasu horietan, ez dituzula Bluetooth panelean konfiguratu behar. Begiratu aplikazioaren eskuliburua argibide gehiagorako.

ION iCade

Eutsi sakatuta beheko 4 botoiei eta goiko zotoi zuriari parekatze-prozesuari ekiteko. Parekatze-argibideak agertzen direnean, ziurtatu norabide kardinalak soilik erabiltzen dituzula kodea sartzeko, eta ondoren sakatu eskuin aldeko 2 botoi zurietako edozein berresteko.