Zer da Bluetooth ikusgaitasuna?
Bluetooth bidezko ikusgaitasunak esan nahi du beste gailu batzuek zure ordenagailua aurkitu dezaketela Bluetooth gailuak bilatzen dituztenean. Bluetootha aktibatuta dagoenean eta Bluetooth panela irekita dagoenean, ordenagailuak bere burua iragarriko du barrutiaren barruan dauden beste gailuen aurrean, eta horrela, beste gailu horiek ordenagailuarekin konektatzen saiatuko dira.
Zure ordenagailuak beste gailu batzuekin konektatzean izango duen izena aldatu dezakezu.
Gailu batekin konektatu ondoren, ez ordenagailuak ez gailuak ez dute ikusgai egon behar elkarren artean komunikatzeko.
Pantailarik gabeko gailuek normalean botoi bat edo botoi-konbinazio bat sakatuz aktibatzen den parekatze-modu bat dute, bai aktibatuta daudenean bai aktibatzen ari denean.
Modu hori nola erabiltzen den aurkitzeko modurik onena gailuaren eskuliburua begiratzea da. Zenbait gailutan, prozedura normala denaren apur bat desberdina izan daiteke.