Bidali fitxategiak Bluetooth gailu bati

Fitxategiak bidali ditzakezu konektatutako Bluetooth gailuetara, adibidez mugikorretara edo beste ordenagailu batzuetara. Zenbait gailu motak ez dute fitxategien transferentzia onartzen. Erabili Bluetooth ezarpenen leihoa fitxategiak bidaltzeko.

Bidali fitxategiak aukerak ez du funtzionatzen onartzen ez diren gailuetan, adibidez iPhone gailuetan.

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Bluetootha idazten.

  2. Egin klik Bluetooth aukeran panela irekitzeko.

  3. Ziurtatu Bluetootha gaituta dagoela; titulu-barrako aukerak aktibatuta egon behar du.

  4. Gailuak zerrendan, hautatu fitxategiak bidaliko dizkiozun gailua. Gailua ez bada Konektatuta agertzen zerrenda, harekin konektatu konektatu beharko duzu.

    Kanpoko gailuarena den panel bat agertuko da.

  5. Egin klik Bidali fitxategiak… aukeran, fitxategi-aukeratzaile bat agertuko da.

  6. Aukeratu bidali nahi duzun fitxategia eta egin klik Hautatu aukeran.

    Karpeta bateko fitxategi bat baino gehiago bidaltzeko, eutsi Ctrl teklari sakatuta fitxategiak aukeratzean.

  7. Gailu hartzailearen jabeak normalean botoi bat sakatu behar du fitxategia onartzeko. Bluetooth bidezko fitxategi-transferentzia elkarrizketa-koadroa erakutsiko da aurrerapen-barran. Egin klik Itxi aukeran transferentzia osatzen denean.