Probatu zure disko gogorraren errendimendua
Probatu zure disko gogorraren abiadura:
Ireki Diskoak aplikazioa Jarduerak ikuspegitik.
Aukeratu diskoa ezkerreko paneleko zerrendatik.
Egin klik menu-botoian eta hautatu Probatu diskoaren errendimendua….
Egin klik Hasi errendimendu-proba… aukeran eta doitu Transferentzia-emaria eta Atzipen-denbora parametroak nahi duzun eran.
-
Egin klik Hasi errendimendu-proba… aukeran datuak diskotik zein azkar irakurri daitezkeen probatzeko. Agian administrazio-pribilegioak beharko dituzu. Sartu zure pasahitza edo administrazio-kontuaren pasahitza.
Landu idazketaren errendimendu-proba markatuta badago, probak aztertuko du datuak zein azkar irakurri eta idatzi daitezkeen diskotik. Horrek denbora gehiago beharko du.
Proba amaitzen denean, emaitzak grafikoan agertuko dira. Puntu berdeek eta konexio-marrek adierazten dute non hartu diren laginak; eskuineko ardatzekoak dira eta atzipen-denbora erakusten dute, beheko ardatzarean adierazten diren denbora-ehunekiko marraztuta. Marra urdinak irakurtze-tasak adierazten ditu, eta marra gorriak idazte-tasak; ezkerreko ardatzean erakusten dira, datuen atzipen-tasa gisa, beheko ardatzean adierazten den disko-bidaiaren ehunekiko marraztuta.
Grafikoaren azpian, irakurtzeko eta idazteko emarien gutxienekoa, gehienekoa eta batezbestekoa bistaratuko dira, bai et batez besteko atzipen-denbora eta azken errendimendu-proba egin zenetik igaro den denbora.