Doitu fitxategi-sistema baten tamaina
Fitxategi-sistemak handitu egin daitezke leku librea erabili dezaten, baita partizioa egin ondoren ere. Sarritan, fitxategi-sistema muntatuta dagoela ere egin daiteke.
Fitxategi-sistematik lekua hartuta beste partizio baterako lekua egiteko, fitxategi-sistema horrek bere barnean duen leku librearen arabera egin daiteke.
Badaude tamaina aldatzeko aukera ematen ez duten fitxategi-sistemak.
Partizioaren tamaina fitxategi-sistemaren tamainarekin batera aldatuko da. Posible da modu berean fitxategi-sistemarik gabeko partizio baten tamaina aldatzea ere.
Aldatu fitxategi-sistema/partizio baten tamaina
Ireki Diskoak aplikazioa Jarduerak ikuspegitik.
Hautatu, ezkerreko biltegi-unitateen zerrendan, konpondu nahi den fitxategi-sistema duen diskoa. Diskoak bolumen bat baino gehiago badu, hautatu fitxategi-sistema duen bolumena.
Bolumenak atalaren azpian dagoen tresna-barran, egin klik menu-botoian. Ondoren, egin klik Aldatu tamaina… aukeran.
-
Elkarrizketa-koadro bat irekiko da tamaina berria hautatu ahal izateko. Fitxategi-sistema muntatuko da gutxieneko tamaina kalkulatzeko, uneko edukiaren arabera. Txikiagotzea onartzen ez bada, gutxieneko tamaina uneko tamaina izango da. Txikiagotzean, utzi lekua fitxategi-sisteman ongi eta azkar funtzionatu dezan
Txikiagotutako zatira mugitu behar den datu kopuruaren arabera, fitxategi-sistemaren tamaina aldatzeak denbora gehiago edo gutxiago beharko du.
Fitxategi-sistemaren tamaina aldatzen bada, hura automatikoki konpondukoda. Hortaz, gomendagarria da datu garrantzitsuen babeskopia egitea honekin hasi baino lehen. Ekintza ezin da gelditu, bestela fitxategi-sistema apurtu egingo baita.
-
Ekintza abiarazteko, egin klik Aldatu tamaina aukeran.
Ekintzak fitxategi-sistema desmuntatuko du muntatutako fitxategi-sistema baten tamaina aldatzea onartzen ez bada. Ez jarri urduri eta itxaron fitxategi-sistemaren tamaina aldatu arte.
Tamaina aldatu eta konponketa-lanak amaitu ondoren, fitxategi-sistema berriro erabiltzeko prest dago.