Doitu zure pantailaren kolore-tenperatura
Ordenagailuetako pantailek argi urdina igortzen dute, eta argi horrek lo arazoak eta begien estresa sortzen du. Gaueko argia aukerarekin, pantailaren kolorea aldatu egiten da egunean zehar eta arratsalde-gauean kolore beroagoak ematen ditu. Gaueko argia gaitzeko:
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Pantailak idazten.
Sakatu Pantailak panela irekitzeko.
Sakatu Gaueko argia ezarpenak irekitzeko.
Ziurtatu Gaueko argia akbitatuta dagoela.
Programazioa aukeraren azpian, hautatu Egunsentitik ilunabarrera aukera pantailaren koloreak zure kokalekuzaren egunsentiko eta ilunabarreko orduak jarraitu ditzan. Hautatu Eskuzko programazioa aukera Orduak eskuz ezartzeko.
Erabili graduatzailea Kolore-tenperatura beroagoa edo hotzagoa izan dadin.
Goiko barrak Gaueko argia aktibo dagoela erakusten du. Aukera hori sistemaren menutik desgaitu daiteke behin-behinean.