Aurkitu galdutako fitxategi bat

Fitxategi bat sortu edo deskargatu baduzu eta ez baduzu aurkitzen, jarraitu honako argibideak.

  • Ez baduzu gogoan fitxategia non gorde zenuen, baina haren izenaren ideiaren bat baduzu, izenaren araberako bilaketa egin dezakezu.

  • Fitxategia deskargatu berri baduzu, agian web-nabigatzaileak automatikoki gorde du karpeta ezagun batean. Begiratu Mahaigaina eta Deskargak karpetak, ea horietako batean dagoen.

  • Beharbada nahi gabe ezabatu duzu fitxategia. Hori gertatzen denean, zakarrontzira joaten da eta han geratzen da eskuz ezabatzen duzun arte. Ikusi Berreskuratu fitxategi bat zakarrontzitik ezabatutako fitxategi bat nola berreskuratu ikasteko.

  • Agian, fitxategiari izena aldatu diozu eta ezkutuan geratu da. Fitxategia . batekin hasten bada edo ~ amaitzen bada, ezkutuan geratuko dira fitxategi-kudeatzailean. Sakatu leihoaren alboko barrako menu-botoia eta gaitu Erakutsi ezkutuko fitxategiak haiek bistaratzeko. Begiratu Ezkutatu fitxategi bat gehiago jakiteko.