Bilatu fitxategiak

Fitxategiak beren izenetan edo motetan oinarrituta bilatu daitezke zuzenean fitxategi-kudeatzailean,

Bilatu

  1. Ireki Fitxategiak aplikazioa Jarduerak ikuspegitik.

  2. Nahi dituzun fitxategiak karpeta jakin batean daudela badakizu, joan karpeta horretara.

  3. Idatzi fitxategi-izenean ageri den hitz bat edo batzuk, eta fitxategia bilaketa-barran agertuko da. Adibidez, zure fakturek "Faktura" hitza badute, idatzi faktura. Maiuskulak eta minuskulak ez dira kontuan hartzen.

    Bilaketa-barra agerrarazteko, hitzak zuzenean idatzi ordez, tresna-barrako Search key symbol aukeran klik egin dezakezu edo Ctrl+F sakatu dezakezu.

  4. Bilaketak dataren eta fitxategi motaren arabera zehaztu daitezke, eta baita fitxategiko testu osoan bilatuko den ala soilik izenean egingo den ere.

    Iragazkiak aplikatzeko, hautatu fitxategi-kudeatzailearen Search key symbol ikonoaren ezkerreko goitibeherako menu-botoia eta aukerat erabilgarri dauden iragazkien artean:

    • Noiz: Zein garaitik hasita hasi nahi duzu bilatzen?

    • Zer: Zein elementu mota ari zara bilatzen?

    • Bilatu: Bilaketak testu osokoa izan behar du, ala fitxategi-izenak soilik bilatuko ditu?

  5. Iragazki bat kentzeko, hautatu kendu nahi duzun iragazki-etiketaren alboan dagoen X aukera.

  6. Bilaketaren emaitzak itzultzen dituen fitxategiak ireki, kopiatu eta ezabatu ditzakezu, fitxategi-kudeatzailearen beste edozein karpetan egingo zenukeen modu berean.

  7. Egin klik tresna-barrako Search key symbol aukeran bilaketatik irten eta karpetara itzultzeko.