Kendu kanpoko gailu bat modu seguruan
Kanpoko biltegiratze-unitateak, adibidez USB unitateak, erabiltzen dituzunean, modu seguruan desmuntatu behar dituzu haiek askatu baino lehen. Gailu bat zuzenean askatzen baduzu, aplikazioren bat oraindik hura erabiltzen ari den bitartean askatzeko arriskua dago. Hori gertatzen bada, fitxategietako batzuk galdu edo hondatu daitezke. Disko optiko bat erabiltzen baduzu (CD edo DVD bat), urrats berdinak jarraitu ditzakezu diskoa ordenagailutik egozteko.
Gailu aldagarri bat egozteko:
Jarduerak ikuspegian, ireki Fitxategiak.
-
Aurkitu gailua alboko barran. Egozteko ikono txiki bat edukiko du izenaren alboan. Egin klik ikono horretan gailua modu seguruan kendu edo egozteko.
Bestela, gailuaren izenean eskuineko klik egin eta Eject hautatu dezakezu.
Kendu erabiltzen ari den gailu bat modu seguruan
Gailuko fitxategiren bat irekita badago eta aplikazioren bat hura erabiltzen ari bada, ezin izango duzu modu seguruan askatu gailua. Leiho bat irekiko da eta zera esango dizu: Bolumena lanpetuta dago. Gailua modu seguruan kentzeko:
Egin klik Utzi aukeran.
Itxi gailuko fitxategi guztiak.
Egin klik egozteko ikonoan gailua modu seguruan kendu edo egozteko.
Bestela, gailuaren izenean eskuineko klik egin eta Eject hautatu dezakezu.
Beste aukera bat Egotzi dena den erabiltzea da, gailua fitxategiak itxi gabe kentzeko. Kasu horretan, erroreak gerta daitezke fitxategi horiek irekita dituzten aplikazioetan.