Zer da kontrolatzaile bat?

Gailuak ordenagailuaren zati fisikoak dira. Kanpokoak izan daitezke, adibidez inprimagailuak, edo barnekoak, adibidez txartel grafikoak.

Zure ordenagailuak gailu horiek erabili ahal izateko, haiekin nola komunikatu jakin behar du. Horretarako kontrolatzaile deritzen software bereziak behar dira.

Gailu bat ordenagailuarekin lotzen denean, kontrolatzaile zuzena eduki behar da instalatuta gailuak funtzionatu dezan. Adibidez, inprimagailu bat entxufatzen baduzu baina bere kontrolatzailea ez badago, ezin izango duzu inprimagailua erabili. Normalean, gailu modelo bakoitzak bere kontrolatzaile zehatza erabiltzen du, eta ez da bateragarria beste gailu batzuekin.

Linux sistemetan gailu askoren kontrolatzaileak instalatuta datoz eta, beraz, denak arazorik gabe funtzionatu beharko luke gailua konektatzen duzunean. Hala ere, kasu batzuetan kontrolatzaileak eskuz instalatu behar dira edo gutxi batzuetan ez dago kontrolatzailerik.

Horrez gain, zenbait kontrolatzaile ez daude erabat osatuta edo zatika funtzionatzen dute. Adibidez, gerta daiteke zure inprimagailuak ezin duela orria bi aldeetatik inprimatu, baina horretaz aparte, ongi funtzionatzen duela.