Ezin dut nire Bluetooth gailua konektatu

Hainbat arrazoi egon daitezke Bluetooth gailu batekin, adibidez telefono edo entzungailu batekin, konektatu ezin ahal izateko.

Konexioa blokeatu da edo ez da fidagarria

Zenbait Bluetooth gailuk lehenespenez konexioak blokeatzen dituzte edo ezarpen bat aldatzea eskatzen dute konexioa gauzatu dadin. Ziurtatu zure gailua konexioak onartzeko prest dagoela.

Bluetooth hardwarea ez da ezaguna

Ordenagailuak agian ez du zure Bluetooth moldagailua edo lokailua onartzen. Hori izan daiteke moldagailuaren kontrolatzaileak ez daudelako instalatuta.Linuxek ez ditu onartzen zenbait Bluetooth moldagailu; hortaz, ezin izango dituzu kontrolatzaile egokiak aurkitu. Kasu horretan, bete Bluetooth moldagailu bat erabili beharko duzu.

Moldagailua ez dago piztuta

Ziurtatu Bluetooth moldagailua piztuta dagoela. Ireki Bluetooth panela eta egiaztatu ez dagoela desgaituta.

Gailuaren Bluetooth konexioa itzalita dago

Egiaztatu Bluetootha aktibatuta dagoela konektatzen ari zaren gailuan eta ikusgai dagoela. Adibidez, mugikor batekin konektatu nahi baduzu, ziurtatu ed dagoela hegazkin moduan.

Ez dago Bluetooth moldagailurik zure ordenagailuan

Ordenagailu askok ez dute Bluetooth moldagailurik. Moldagailu bat erosi beharko duzu Bluetooth gailuak erabili nahi badituzu.