Egin klik, arrastatu edo korritu ukipen-panel batekin
Ukipen-panela erabili dezakezu klik egiteko, klik bikoitza egiteko, arrastatzeko eta korritzeko, beste botoi fisiko batzuk eduki behar izan gabe.
Ukipen-panelaren keinuak beste atal batean daude azalduta.
Bigarren mailako klika
Ukipen-panelaren bigarren mailako klik egitea (eskuineko klika) pertsonalizatu daiteke.
Bi hatzeko bultzada: Bultzatu gauzak edonora bi hatzen bidez.
Izkinako bultzada: Bultzatu gauzak izkinan hatz bakarra erabiliz.
Hautatu bigarren mailako klikaren metodoa
Ireki Jarduerak ikuspegi orokorra eta hasi Sagua eta ukipen-panela idazten.
Egin klik Sagua eta ukipen-panela aukeran panal irekitzeko.
Egin klik goiko barrako Ukipen-panela aukeran.
Klik egitea atalean, hautatu klik egiteko erabili nahi duzun metodoa.
Kolpetxoa klik egiteko
Ukipen-panelean kolpetxoa eman dezakezu, botoi bat erabili ordez.
Klik egiteko, eman kolpetxoa ukipen-panelean.
Klik bikoitza egiteko, eman bi kolpetxo.
Elementu bat arrastatzeko, egin kolpetxo bikoitza, baina ez altxatu hatza bigarren kolpetxoaren ondoren. Arrastatu elementua nahi duzun lekura, eta ondoren altxatu hatza elementua jaregiteko.
Zure ukipen-panelak onartzen badu hatz batekin baino gehiagorekin kolpetxoak ematea, egin eskuineko klik bi hatzekin aldi berean sakatuz. Bestela, hardware-botoiak beharko dituzu eskuineko klik egiteko. Begiratu SImulatu saguaren eskuineko klik bat saguaren bigarren botoirik gabe eskuineko klik nola egin ikasteko.
Zure ukipen-panelak onartzen badu hatz batekin baino gehiagorekin kolpetxoak ematea, egin erdiko klik hiru hatzekin aldi berean sakatuz.
Hatz anitzekin kolpetxoa ematean, ziurtatu hatzak aski bananduta daudela. Hatzak hurbilegi badaude, ordenagailua pentsatuko du hatz bakarra dela.
Gaitu kolpetxoa klik egiteko
Ireki Jarduerak ikuspegi orokorra eta hasi Sagua eta ukipen-panela idazten.
Sakatu Sagua eta ukipen-panela panela irekitzeko.
-
Ukipen-panela atalean, ziurtatu Ukipen-panela aktibatuta dagoela.
Ukipen-panela atalak agertzeko, zure sistemak ukipen-panel eduki behar du.
Aktibatu Kolpetxoa klik egiteko aukera.
Bi hatzen bidezko korritzea
Pantailan gora eta behera joan zaitezke ukipen-panelean bi hatz erabiliz.
When this is selected, tapping and dragging with one finger will work as normal, but if you drag two fingers across any part of the touchpad, it will scroll instead. Move your fingers between the top and bottom of your touchpad to scroll up and down, or move your fingers across the touchpad to scroll sideways. Be careful to space your fingers a bit apart. If your fingers are too close together, they just look like one big finger to your touchpad.
Bi hatzen bidezko korritzeak ez du ukipen-panel guztietan funtzionatzen.
Gaitu bi hatzen bidezko korritzea
Ireki Jarduerak ikuspegi orokorra eta hasi Sagua eta ukipen-panela idazten.
Sakatu Sagua eta ukipen-panela panela irekitzeko.
Ukipen-panela atalean, ziurtatu Ukipen-panela aktibatuta dagoela.
Aktibatu Bi hatz aukera.
Ertzeko korritzea
Erabili ertzeko korritzea hatz bakarrarekin korritu nahi baduzu.
Ukipen-panelaren espezifikazioek ertza korritzeko sentsoreen kokaleku zehatza esan behar dizute. Gehienetan korritze bertikalaren sentsorea ukipen-panelaren eskuineko aldean dago. Sentsore horizontala panelaren beheko ertzean egon ohi da.
Bertikalean korritzeko, arrastatu hatza gora eta behera ukipen-panelaren eskuineko ertzean. Horizontalean korritzeko, arrastatu hatza eskuinera eta ezkerrera ukipen-panelaren beheko ertzean.
Ertzeko korritzeak agian ez du funtzionatuko zenbait ukipen-paneletan.
Gaitu ertzeko korritzea
Ireki Jarduerak ikuspegi orokorra eta hasi Sagua eta ukipen-panela idazten.
Sakatu Sagua eta ukipen-panela panela irekitzeko.
Ukipen-panela atalean, ziurtatu Ukipen-panela aktibatuta dagoela.
Aktibatu Eratza aukera.
Korritze naturala
Ukipen-panelaren bidez edukia arrastatzeko, paper-zati bat mugitzean egingo zenukeen moduan egin.
Ireki Jarduerak ikuspegi orokorra eta hasi Sagua eta ukipen-panela idazten.
Sakatu Sagua eta ukipen-panela panela irekitzeko.
Ukipen-panela atalean, ziurtatu Ukipen-panela aktibatuta dagoela.
Aktibatu Naturala aukera.
Eginbide honi Alderantzizko korritzea ere deritzo.