Konektatu banda zabal mugikorrera
Sare mugikor batekin (3G) konektatu dezakezu ordenagailuak integratuta duen 3G modema, telefono mugikorra edo interneteko unitate bat.
Telefono gehienek USB ainguratzea deritzon ezarpen bat dute. Horrek ez du behar ordenagailuan ezer konfiguratzerik, eta gehienetan sare mugikorrarekin konektatzeko metodorik onena da.
3G modem integratua ez baduzu, konektatu telefonoa edo interneteko unitatea zure ordenagailuko USB ataka batekin.
Ireki goiko barrako eskuin aldeko sistema-menua.
-
Hautatu Banda zabal mugikorra desaktibatuta. Menuaren Banda zabal mugikorra zabalduko da.
Sistema-menuan ez bada Banda zabal mugikorra agertzen, ziurtatu zure gailua ez dagoela ezarrita biltegi masibo batekin konektatzeko.
Hautatu Konektatu. Lehen aldiz konektatzen ari bazara, Konfiguratu banda zabal mugikorreko konexio bat morroia abiaraziko da. Hasierako pantailan beharrezkoa den informazioa zerrendatuko da. Egin klik Hurrengoa botoian.
Aukeratu zure hornitzailearen herrialdea edo eskualdea zerrendan. Egin klik Hurrengoa botoian.
Aukeratu zure hornitzailea zerrendan. Egin klik Hurrengoa botoian.
Hautatu plan bat konektatzen ari zaren gailu motaren arabera. Horrek sarbide-puntuaren izena zehaztuko du. Egin klik Hurrengoa aukeran.
Berretsi hautatu dituzun ezarpenak Aplikatu aukeran klik eginez. Morroia itxi egingo da eta Sarea panelak zure konexioaren propietateak erakutsiko ditu.