Nire ordenagailua sare okerrarekin konektatzen da
Ordenagailua pizten duzunean, iraganean erabili dituzun haririk gabeko sareekin automatikoki konektatzen saiatuko da. Konektatu nahi ez duzun sare batekin konektatzen saiatzen bada, jarraitu beheko urratsak.
Hari gabeko konexio bat ahazteko:
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Wifia idazten.
Aurkitu konektatu nahi ez duzun sarea.
Egin klik sarearen alboan dagoen
botoian.
Egin klik Ahaztu konexioa botoian. Ordenagailua ez da berriro saiatuko sare horrekin konektatzen.
Geroago sare horrekin berriro konektatu nahi baduzu, jarraitu honako urratsak: Konektatu haririk gabeko sare batekin.