Inprimagailu baten izena edo kokalekua aldatzea

Inprimagailu baten izena edo kokalekua inprimatze-ezarpenetan aldatu daiteke.

Sistemaren administrazio-pribilegioak beharko dituzu inprimagailu baten izena edo kokalekua aldatzeko.

Inprimagailuaren izena aldatzea

Inprimagailu baten izena aldatu nahi baduzu, jarraitu honako urratsak:

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Inprimagailuak idazten.

  2. Sakatu Inprimagailuak panela irekitzeko.

  3. Sistemaren arabera, goiko eskuineko izkinan dagoen Desblokeatu botoia sakatu beharko duzu eta zure pasahitza idatzi beharko duzu eskatzen zaizunean.

  4. Egin klik ezarpenak inprimagailuaren alboan dagoen botoian.

  5. Hautatu Inprimagailu-ezarpenak.

  6. Sartu inprimagailuaren izena Izena eremuan.

  7. Itxi elkarrizketa-koadroa.

Inprimagailuaren kokalekua aldatzea

Inprimagailuaren kokalekua aldatzeko:

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Inprimagailuak idazten.

  2. Sakatu Inprimagailuak panela irekitzeko.

  3. Sistemaren arabera, goiko eskuineko izkinan dagoen Desblokeatu botoia sakatu beharko duzu eta zure pasahitza idatzi beharko duzu eskatzen zaizunean.

  4. Egin klik ezarpenak inprimagailuaren alboan dagoen botoian.

  5. Hautatu Inprimagailu-ezarpenak.

  6. Sartu inprimagailuaren kokalekua Kokalekua eremuan.

  7. Itxi elkarrizketa-koadroa.