Kontrolatu Bluetooth bidezko partekatzeak
Bluetooth partekatzea gaitu dezakezu fitxategiak Bluetooth bidez jasotzeko Deskargak karpetan
Onartu fitxategiak zure Deskargak karpetan partekatu daitezen
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Bluetootha idazten.
Egin klik Bluetooth aukeran panela irekitzeko.
Ziurtatu Bluetootha piztuta dagoela.
Bluetootha erabili dezaketen gailuek fitxategiak zure Deskargak karpetara bidali ditzaten, Bluetooth panelak irekita egon behar du.
Zure ordenagailuak beste gailu batzuekin konektatzean izango duen izena aldatu dezakezu.