Partekatu zure fitxategi pertsonalak
Sareko beste ordenagailu bati zure Karpeta nagusia karpetako Publikoa karpetara sartzeko baimena eman diezaiokezu. Konfiguratu Fitxategi pertsonalak partekatzea aukera beste batzuk karpeta horren edukiak ikusi ahal ditzaten.
gnome-user-share paketea instalatuta eduki behar duzu Fitxategi pertsonalak partekatzea ikusgai egon dadin.
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Partekatzea idazten.
Sakatu Partekatzea panela irekitzeko.
Gailu-izena aukeraren azpiko testua editatu badaiteke, zure gailuak sarean duen izena aldatu dezakezu.
Hautatu Fitxategiak partekatzea.
-
Aktibatu Fitxategiak partekatzea aukera. Horrek esan nahi du zure sareko beste pertsona batzuek zure ordenagailuarekin konektatu ahal izango direla eta zure Publikoa karpetan dauden fitxategiak ikusi ahal izango dituztela.
URI bat bistaratuko da, haren bidez sareko beste ordenagailu batzuetatik zure Publikoa karpetara sartu ahal izango da.
Segurtasuna
- Eskatu pasahitza
-
Beste pertsona horiek zure Publikoa karpetara sartzean pasahitza erabili behar izan dezaten, aktibatu Eskatu pasahitza. Aukera hori erabiltzen ez baduzu, edozein saiatu daiteke zure Publikoa karpetara sartzen.
Aukera hau desgaituta dago modu lehenetsian, baina hura gaitu eta pasahitz seguru bat ezarri dezakezu.
Sareak
Sareak atalean, unean konektatuta zauden sareen zerrenda ikusten da. Erabili haietako bakoitzaren ondoan dagoen aldagailua zure fitxategi pertsonalak non partekatu daitezkeen aukeratzeko.