Blokeo-pantaila

Blokeo-pantailan, zer ari den gertatzen ikusi dezakezu ordenagailua blokeatuta dagoen bitartean, eta kanpoan egon zaren bitartean gertatu diren gauzen laburpen bat ikusi dezakezu. Blokeo-pantailak informazio erabilgarria ematen du:

  • data eta ordua eta zenbait jakinarazpen

  • bateriaren eta sarearen egoera

Ordenagailua desblokeatzeko, egin klik saguarekin edo ukipen-panelarekin, edo sakatu Esc edo Enter tekla. Horrela, saioa hasteko pantaila erakutsiko da, pasahitza sartu eta pantaila desblokeatu ahal dezazun. Beste modu bat pasahitza idazten hastea da, horrela saioa hasteko pantaila automatikoki erakutsiko da idazten ari zaren bitartean. Saioa hasteko pantailaren beheko eskuineko aldean erabiltzailez aldatzeko aukera ere badago, zure sistema erabiltzaile bat baino gehiago erabiltzeko konfiguratuta badago.

Blokeo-pantailako jakinarazpenak ezkutatzeko, ikusi Blokeo-pantailako jakinarazpenak ezkutatzea.