Jakinarazpenak eta jakinarazpen-zerrenda

Zer da jakinarazpen bat?

Aplikazio batek edo sistemaren osagai batek zure arreta nahi badu, jakinarazpen bat erakutsiko da pantailaren goiko aldean edo blokeo-pantailan.

Adibidez, berriketa-mezu bat edo posta elektroniko bat jasotzen baduzu, jakinarazpen bat ikusiko duzu. Berriketen jakinarazpenek tratamendu berezia dute eta mezua bidali dizun kontaktuaren informazioa ere emango dute.

Beste jakinarazpen batzuek hautatzeko moduko botoiak dituzte. Aukera horietako bat hautatu gabe jakinarazpen horietako bat ixteko, egin klik ixteko botoian.

Ixteko botoia sakatzean, zenbait jakinarazpen desagertu egingo dira. Beste batzuk, adibidez Rhythmbox aplikazioarenak edo berriketa-aplikazioarenak, ezkutuan geratuko dira jakinarazpenen zerrendan.

Jakinarazpenen zerrenda

The notification list gives you a way to get back to your notifications when it is convenient for you. It appears when you click on the clock, or press Super+V. The notification list contains all the notifications that you have not acted upon or that permanently reside in it.

Jakinarazpen bat ikusteko, egin klik zerrendan. Jakinarazpen-zerrenda ixteko, sakatu Super+V berriro edo Esc.

Egin klik Garbitu zerrenda botoian jakinarazpenen zerrenda husteko.

Jakinarazpenak ezkutatzea

Lanean bazaude eta arretarik galdu nahi ez baduzu, jakinarazpenak indargabetu ditzakezu.

Jakinarazpen guztiak ezkutatzeko, ireki jakinarazpen-zerrenda eta aldatu beheko aldeko Ez gogaitu aukera. Horren ordez, honakoa ere egin daiteke:

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Ezarpenak idazten.

  2. Egin klik Ezarpenak aukeran.

  3. Egin klik alboko barrako Jakinarazpenak aukeran panela irekitzeko.

  4. Aktibatu Ez gogaitu.

When Do Not Disturb is switched on, only very important notifications, such as when your battery is critically low, will pop up at the top of the screen. All notifications will still be available in the notification list when you display it (by clicking on the clock, or by pressing Super+V), and they will start popping up again when you switch Do Not Disturb back to off.

Aplikazio bakoitzaren jakinarazpenak desgaitu edo gaitu ditzakezu Jakinarazpenak panelean.

Blokeo-pantailako jakinarazpenak ezkutatzea

Pantaila blokeatuta dagoenean, jakinarazpenak blokeo-pantailan ageri dira. Pribatutasunagatik horiek ezkutatu nahi badituzu, badago hori egiteko aukera.

Pantaila blokeatuta dagoenean jakinarazpenak agertu ez daitezen:

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Ezarpenak idazten.

  2. Egin klik Ezarpenak aukeran.

  3. Egin klik alboko barrako Jakinarazpenak aukeran panela irekitzeko.

  4. Aktibatu Blokeatu pantaila-jakinarazpenak.