Aurkitu galduta dauden leihoak
Beste laneko area batean edo beste leiho baten atzean dagoen leiho bat aurkitzeko, erabili Jarduerak ikuspegia:
Ireki Jarduerak ikuspegia. Falta den leihoa uneko laneko arean badago, hor erakutsiko da koadro txiki gisa. Egin klik koadro txiki horretan leihoa berriro bistaratzeko, edo
Egin klik laneko areen hautatzaileko laneko areetan, zure leihoa aurkitzeko, edo
Egin eskuineko klik aplikazioak panelean duen ikonoan, aplikazio horrek irekita dituen leihoen zerrenda agertuko da. Egin klik nahi duzun leihoan, hartara joateko.
Leiho-aldatzailea erabiltzea:
Sakatu Super+Tab tekla-konbinazioa leiho-aldatzailea bistaratzeko. Jarraitu Super teklari eusten eta sakatu Tab tekla irekita dauden leihoetako batetik hurrengora joateko, edo Shift+Tab atzerantz joateko.
Aplikazio batek leiho anitz baditu irekita, eutsi sakatuta Super teklari eta sakatu ` (edo Tab gainean dagoen tekla) haien artean mugitzeko.