Eraman leihoa beste laneko area batera
Sagua erabiliz:
Ireki Jarduerak ikuspegia.
Egin klik eta arrastatu leihoa pantailaren alboan partzialki bistaratzen den laneko arean.
Laneko area bat baino gehiago erabiltzen ari bazara jadanik, leihoa laneko areen hautatzailean elkarren alboan ez dauden laneko areetako batean ere jaregin dezakezu, bilaketa-eremuaren eta leihoen zerrendaren artean. Horrela, laneko areak orain jaregindako leihoa izango du barruan, eta laneko area huts berria agertuko da laneko areen hautatzailearen amaieran.
Teklatua erabiliz:
Hautatu lekuz aldatu nahi duzun leihoa (adibidez, Super+Tab leiho-aldatzailea erabiliz).
-
Sakatu Super+Shift+Page Up leihoa laneko areen hautatzailearen uneko laneko arearen ezkerrean dagoen laneko area batera eramateko.
Sakatu Super+Shift+Page Down leihoa laneko areen hautatzailearen uneko laneko arearen eskuinean dagoen laneko area batera eramateko.