Aldatu soinuaren bolumena
Soinu-bolumena aldatzeko, ireki goiko barrako eskuinean dagoen sistema-menua eta mugitu bolumenaren graduatzailea eskuinera edo ezkerrera. Soinua erabat desaktibatzeko, eraman graduatzailea ezkerreraino.
If you hover over the volume icon in the top bar or the slider in the system menu, the volume can be controlled by scrolling the mouse wheel or touchpad.
Some keyboards have keys that let you control the volume. They normally look like stylized speakers with waves coming out of them. They are often near the “F” keys at the top. On laptop keyboards, they are usually on the “F” keys. Hold down the Fn key on your keyboard to use them.
Kanpoko bozgorailuak badituzu, haien bolumen-kontrola erabiliz ere aldatu dezakezu bolumena. Zenbait entzungailuk ere bolumen-kontrolak dituzte.
Soinu-bolumena aplikazio bakoitzerako banaka aldatzea
Aplikazio baten bolumena aldatu eta besteena bere hartan utzi ditzakezu. Hori erabilgarria da, adibidez, aldi berean musika entzuten eta sarean nabigatzen ari bazara. Web-nabigatzailearen audioa desaktibatu dezakezu, webguneetako soinuek ez diezaioten musikari traba egin.
Zenbait aplikaziok bolumen-kontrolak dituzte leiho nagusian. Zure aplikazioak bolumen-kontrola badu, erabili hura bolumena aldatzeko. Bestela:
Ireki Jarduerak ikuspegi orokorra eta hasi Soinua idazten.
Egin klik Soinua aukeran panela irekitzeko.
Soinuak atalean, egin klik Bolumen-mailak aukeran.
-
Erabili aplikazio bakoitzaren bolumen-graduatzailea haien bolumena ezartzeko. Egin klik graduatzailearen alboan dagoen bozgorailu-botoian aplikazioa mututzeko edo mututasuna eteteko.
Soinuak erreproduzitzen ari diren aplikazioak soilik zerrendatzen dira. Aplikazio bat soinuak erreproduzitzen ari bada eta ez bada zerrendan agertzen, beharbada ez du onartzen bolumena modu honetan kontrolatzerik. Kasu horretan, ezin izango duzu bere bolumena aldatu.