Aldatu nork dituen administratzaile-pribilegioak

Administrative privileges are a way of deciding who can make changes to important parts of the system. You can change which users have administrative privileges and which ones do not. They are a good way of keeping your system secure and preventing potentially damaging unauthorized changes.

Administratzaile-pribilegioak behar dira kontu motak aldatzeko.

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Sistema idazten.

  2. Emaitzetan, hautatu Ezarpenak ▸ Sistema. Horrek Sistema panela irekiko du.

  3. Hautatu Erabiltzaileak panela irekitzeko.

  4. Sakatu goiko eskuineko izkinako Desblokeatu aukera eta idatzi zure pasahitza ordenagailuak hura eskatzen dizunean.

  5. Beste erabiltzaileak atalean, hautatu pribilegioak aldatu nahi dizkiozun erabiltzailea.

  6. Aktibatu Administratzailea aukera.

  7. Erabiltzailearen pribilegioak hurrengo saio-hasieran aldatuko dira.

Sisteman sortutako lehen erabiltzaile-kontuak izaten ditu normalean administratzaile-pribilegioak. Sistema instalatzean sortutako erabiltzaile-kontua da.

Ez da egokia Administratzaile-pribilegioak dituzten erabiltzaile asko edukitzea sistema batean.