Aukeratu pasahitz segurua

Gogoan izan pasahitzak zuk gogoratzeko bezain erraza izan behar duela, baina beste inork (aplikazio informatikoek barne) asmatzeko bezain zaila.

Pasahitz egokia aukeratzen baduzu, zure ordenagailua seguruago egongo da. Pasahitza erraz asmatzeko modukoa bada, norbaitek asmatu dezake eta zure informazio pertsonalera sartu.

Beste ordenagailu batzuk ere erabili ditzake jendeak zure pasahitza asmatzeko. Hortaz, gizaki batek zailtasunez asmatuko lukeen pasahitz bat oso erraza izan daiteke programa batentzako. Pasahitz on bat aukeratzeko iradokizun batzuk:

  • Use a mixture of upper-case and lower-case letters, numbers, symbols and spaces in the password. This makes it more difficult to guess; there are more symbols from which to choose, meaning more possible passwords that someone would have to check when trying to guess yours.

    A good method for choosing a password is to take the first letter of each word in a phrase that you can remember. The phrase could be the name of a movie, a book, a song or an album. For example, “Flatland: A Romance of Many Dimensions” would become F:ARoMD or faromd or f: aromd.

  • Zure pasahitza ahalik eta luzeena izan dadila. Gero eta karaktere gehiago izan, denbora gehiago beharko du pertsona edo ordenagailu batek hura asmatzeko.

  • Ez erabili hiztegi arruntetan erabiltzen diren hitzak. Pasahitza hausten saiatzen direnak horiek begiratzen dituzte lehenengo. Pasahitzik arruntena “pasahitza” da, eta jendeak oso erraz asmatu ditzake horrelakoak.

  • Ez erabili informazio pertsonalik, adibidez datak, matrikulak edo senideen izenak.

  • Ez erabili izenik.

  • Aukeratu azkar tekleatu daitekeen pasahitz bat; horrela, beste inor ari bada ikusten nola idazten duzun, zailago izango du hura asmatzea.

    Ez idatzi zure pasahitza paper batean. Erraz aurki dezake jendeak.

  • Erabili pasahitz desberdinak gauza desberdinetarako.

  • Erabili pasahitz desberdinak kontu desberdinetarako.

    Zure kontu guztietan pasahitz bera erabiltzen baduzu, hura asmatzen duen edonork erraz sartuko da zure kontu guztietara.

    Zaila izan daiteke pasahitz asko gogoratzea. Gauza bakoitzerako pasahitz desberdina erabiltzea bezain segurua ez izan arren, agian egin dezakezuna da pasahitz bera erabiltzea garrantzitsuak ez diren kontuetan (adibidez webguneetan) eta pasahitz desberdinak gauza garrantzitsuetan (lineako bankuaren kontua, posta elektronikoa...)

  • Aldatu pasahitzak noizean behin.