Aldatu zure pasahitza
Ideia ona da pasahitza aldian behin aldatzea, batez ere beste norbaitek hura ezagutzen duela pentsatzen baduzu.
Administratzaile-pribilegioak behar dituzu zureak ez diren erabiltzaile-kontuak editatzeko.
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Sistema idazten.
Emaitzetan, hautatu Ezarpenak ▸ Sistema. Horrek Sistema panela irekiko du.
Hautatu Erabiltzaileak panela irekitzeko.
Click the label ····· next to Password. If you are changing the password for a different user, you will first need to Unlock the panel and select the account under Other Users.
-
Sartu zure uneko pasahitza, eta ondoren pasahitz berria. Sartu pasahitz berria berriro Egiaztatu pasahitz berria eremuan.
ikonoa sakatu dezakezu ausazko pasahitz berria automatikoki sortzeko.
Egin klik Aldatu aukeran.
Ziurtatu pasahitz ona hautatu duzula. Horrela, zure erabiltzaile-kontua seguruago egongo da.
Saioa hasteko pasahitza eguneratzen duzunean, saioak hasteko gako sorta automatikoki eguneratuko da pasahitz berriaren berdina izan dadin.
Pasahitza ahazten baduzu, administratzaile-pribilegioak dituen edozein erabiltzailek aldatu dezake zuretzat.