Mapatu tabletako botoiak
Tableta bateko hardware-botoiak konfiguratu egin daitezke funtzio desberdinak bete ditzaten
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Tableta grafikoa idazten.
-
Egin klik Tableta grafikoa aukeran panela irekitzeko.
Ez bada tabletarik detektatzen, Konektatu edo piztu Wacom tableta dioen mezu bat ikusiko duzu. Egin klik alboko barrako Bluetooth aukeran eta konektatu haririk gabeko tableta bat.
Egin klik Mapatu botoiak aukeran.
-
Pantailako ikuspegi batean tabletaren botoien diseinua bistaratuko da. Sakatu tabletako botoi bakoitza eta aukeratu honako funtzioetako bat:
Aplikazioan definitua
Erakutsi pantailako laguntza
Aldatu monitorea
Bidali tekla sakatzea
Sakatu Eginda botoi guztiak konfiguratuta daudenean, eta sakatu Esc irteteko.