Ezarri Wacom tabletaren jarraipen-modua
Tableta-moduak arkatza pantailarekin nola mapatzen den zehazten du.
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Tableta grafikoa idazten.
-
Egin klik Tableta grafikoa aukeran panela irekitzeko.
Ez bada tabletarik detektatzen, Konektatu edo piztu Wacom tableta dioen mezu bat ikusiko duzu. Egin klik alboko barrako Bluetooth aukeran eta konektatu haririk gabeko tableta bat.
Aukeratu tableta-moduaren (absolutua) eta ukipen-panelaren moduaren (erlatiboa) artean. Tableta-modurako, aktibatu Tableta-modua.
Modu absolutuan, tabletako puntu bakoitza pantailako puntu batekin mapatuta dago. Pantailaren goiko ezkerreko izkina, adibidez, tabletaren puntu berari dagokio beti.
Modu erlatiboan, arkatza tabletatik jasotzen bada eta beste posizio batean kokatzen bada, pantailako erakuslea ez da lekuz aldatuko. Saguak horrela funtzionatzen du.