Aktibatu tekla motelak
Aktibatu tekla motelak tekla sakatzearen eta letra pantailan erakustearen artean atzerapena egon dadin nahi baduzu. Horrek esan nahi du idatzi nahi duzun tekla bakoitza apur bat gehiago mantendu beharko duzula sakatuta. Erabili tekla motelak idaztean sarritan tekla bera behin baino gehiagotan sakatzen baduzu, edo tekla zuzena lehen aldiz ongi sakatzea zail egiten bazaizu.
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Erabilerraztasuna idazten.
Sakatu Erabilerraztasuna panela irekitzeko.
Hautatu Idaztea atala hura irekitzeko.
Idazketaren laguntzailea atalean, aktibatu Tekla motelak aukera.
Azkar aktibatu eta desaktibatu tekla motelak
Aldatu Gaitu teklatuaren bidez tekla motelak aktibatu eta desaktibatzeko. Aukera hau hautatuta dagoenean, Shift tekla sakatu eta zortzi segundoz eutsi diezaiokezu tekla motelak gaitzeko edo desgaitzeko.
Tekla motelak aktibatzeko eta desaktibatzeko beste modu bat goiko barrako erabilerraztasun-ikonoan klik egin eta Tekla motelak hautatzea da. Erabilerraztasun-ikonoa ikusgai egongo da Erabilerrraztasun paneleko ezarpen bat edo gehiago gaitu bada.
Erabili Onarpenaren atzerapena graduatzailea tekla bat erregistratzeko hari zenbat denbora eutsi behar diozun sakatuta kontrolatzeko. Ikusi Aktibatu errebote-teklak informazio gehiagorako.
Tekla bat sakatzen denean, tekla-sakatze bat onartzen denean edo tekla-sakatze bat baztertzen denean (tekla nahiko denbora sakatuta eduki ez duzulako) ordenagailuak soinu bat egin dezan aktibatu dezakezu.