Erabilerraztasuna
Sistemak irisgarritasun-teknologiak ditu urritasunak eta premia bereziak dituzten erabiltzaileei laguntzeko eta irisgarritasun-gailu arruntekin aritzeko. Erabilerraztasun-menua gehitu daiteke goiko barran, erabilerraztasun-eginbideak errazago aktibatu ahal izateko.
Ikusmen-urritasunak
Itsutasuna
- Irakurri pantaila Braille sisteman — Erabili Orca pantaila-irakurlea braille-gailu batekin.
- Irakurri pantaila ozen — Erabili Orca pantaila-irakurtzailea erabiltzaile-interfazea ahotsez entzuteko.
Ikusmen urria
- Aldatu pantailako testuaren tamaina — Erabili letra-tamaina handiagoak testuak errazago irakurri daitezen.
- Doitu kontrastea — Egin pantailako botoiak eta leihoak biziagoak (edo motelagoak) izan daitezen, errazago erabili ahal izateko.
- Egin teklatuaren kurtsoreak keinu egin dezan — Egin txertatze-puntuak keinu egin dezan eta kontrolatu keinuaren abiadura.
- Erabili lupa pantailaren area batean — Handiagotu pantaila gauzak errazago ikusteko.
Entzumen-urritasunak
- Aldatu pantailaren distira alerta-soinuekin — Gaitu alerta bisualak alerta-soinu bat erreproduzitzen denean pantailak edo leihoak distira egin dezan.
Mugikortasun-urritasunak
Saguaren mugimendua
- Doitu saguaren eta ukipen-panelaren abiadura — Aldatu sagua edo ukipen-panela erabiltzen duzunean erakusleak duen abiadura.
- Egin klik eta mugitu saguaren erakuslea zenbakizko teklatuaren bidez — Gaitu sagu-teklak sagua zenbakizko teklatuarekin kontrolatzeko.
Klik egin eta arrastatzea
- Doitu klik bikoitzaren abiadura — Kontrolatu zein azkar sakatu behar duzu saguaren botoia bigarren aldiz klik bikoitza egiteko.
- SImulatu saguaren eskuineko klik bat — Sakatu eta eutsi saguaren ezkerreko botoiari eskuineko klik egiteko.
- Simulatu klik egitea gainetik pasatzean — Egin klik gainetik igarotzean (ordezko klika) eginbideari esker, sagua geldi mantenduta egiten da klik.
Teklatuaren erabilera
- Aktibatu errebote-teklak — Ez ikusiarena egin tekla beraren sakatze errepikatu azkarrei.
- Aktibatu tekla itsaskorrak — Idatzi teklatuko lasterbideak tekla bat aldi bakoitzean, tekla guztiei aldi berean sakatuta eutsi behar izan gabe.
- Aktibatu tekla motelak — Atzerapena edukitzea tekla sakatzen denetik letra pantailan agertzen den arte.
- Erabili pantailako teklatua — Erabili pantailako teklatua saguarekin edo ukipen-pantaila batekin botoiak sakatuz testua idazteko.
- Kudeatu tekla-sakatze errepikatuak — Behartu teklatuak ez ditzan letrak errepikatu tekla bati sakatuta eusten diozunean, edo aldatu tekla errepikatuen atzerapena eta abiadura.
- Teklatu bidezko nabigazioa — Erabili aplikazioak eta mahaigaina sagurik gabe.