Aldatu data eta ordua

Goiko barran ageri diren data eta ordua ez badira zuzenak edo formatu okerrean badaude, egin honakoa haiek aldatzeko:

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Sistema idazten.

  2. Emaitzetan, hautatu Ezarpenak ▸ Sistema. Horrek Sistema panela irekiko du.

  3. Hautatu Data eta ordua panela irekitzeko.

  4. Data eta ordu automatikoa ezarrita baduzu, data eta ordua automatikoki eguneratuko dira interneteko konexioa baduzu. Data eta ordua eskuz eguneratzeko, desaktibatu aukera hori.

  5. Egin klik Data eta ordua aukeran eta doitu data eta ordua.

  6. Ordua nola bistaratzen den aldatzeko, hautatu 24 ordu edo AM/PM Time Orduaren formatua atalean.

Ordu-zona ere eskuz ezarri daiteke.