Aldatu zure ordu-zona
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Sistema idazten.
Emaitzetan, hautatu Ezarpenak ▸ Sistema. Horrek Sistema panela irekiko du.
Hautatu Data eta ordua panela irekitzeko.
Ordu-zona automatikoa ezarrita baduzu, ordu-zona automatikoki eguneratuko da interneteko konexioa baduzu eta kokaleku-zerbitzuen aukera gaituta baduzu. Ordu-zona eskuz eguneratzeko, desaktibatu aukera hori.
Egin klik Ordu-zona aukeran eta bilatu zure uneko hiria.
Ordua automatikoki eguneratuko da beste kokaleku bat aukeratzen baduzu. Ordua eskuz ere ezarri daiteke.