Doitu klik bikoitzaren abiadura
Klik bikoitza gertatzeko, saguaren botoia bi aldiz azkar sakatu behar duzu. Bigarren sakatzea ez bada azkar gertatzen, bi klik bakun egingo dituzu, ez klik bikoitza. Saguaren botoia azkar sakatzeko arazoak badituzu, handitu denbora-muga.
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Erabilerraztasuna idazten.
Sakatu Erabilerraztasuna panela irekitzeko.
Hautatu Erakustea eta klik egitea atala hura irekitzeko.
Doitu Klik bikoitzaren atzerapena graduatzailea zuretzat erosoa den balio bat aurkitu arte.
Zure saguak klik bikoitza egiten badu klik bakarra egin nahi duzunean, nahiz eta klik bikoitzaren denbora-muga handitu, agian saguak akatsen bat du. Saiatu beste sagu bat erabiltzen eta begiratu ondo funtzionatzen duen. Beste probat bat ere egin dezakezu: entsufatu sagua beste ordenagailu batean eta begiratu ea ondo dabilen.
Ezarpen honek saguan zein ukipen-panelean izango du eragina, eta baita beste edozein gailu erakusletan ere.