Pantaila-denbora eta etenaldien oroigarriak

Pantaila-denbora

Ordenagailuan zenbat denbora igarotzen duzun jakin nahi baduzu, gaitu pantaila-denboraren grabazioa eta, aukeran, ezarri eguneko mugak. Horretarako, jarraitu honako urratsak:

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta idatzi Ezarpenak.

  2. Egin klik Ezarpenak aukeran.

  3. Egin klik alboko barrako Ongizatea aukeran panela irekitzeko.

  4. Sakatu Pantaila-denbora azpiko Gaitu botoia pantaila-denboraren grabazioa gaitzeko. Orrian diagrama bat ikusten bada, pantaila-denboraren grabazioa gaituta dago jadanik.

Pantaila-denboraren grabazioa gaituta dagoenean, gailuan saioa hasita egunean zehar igaro duzun denbora gordeko da aurreko asteetarako. Denborak grafikoan bistaratuko dira, bai eta eguneko eta asteko batez bestekoak ere. Horrela, zure pantaila-denbora nola aldatzen den ikusi ahal izango duzu. Erabili grafikoaren azpiko gezi-teklak aurreko asteak arakatzeko, eta egin klik egun bakoitzaren barran egunez eguneko datuak ikusteko.

Pantaila-denbora ez da inorekin partekatuko gailu honetatik kanpo, ezta gailuko beste erabiltzaile batzuekin ere, eta ezabatu egingo da zenbait aste igaro ondoren edo pantaila-denboraren grabazioa desgaitzen duzunean.

Egunean zehar gailua erabiltzen duzun denbora mugatu nahi baduzu, aktibatu Pantailaren denbora-muga eta ezarri Eguneko muga. Mugara iristean, jakinarazpen bat jasoko duzu eta pantaila gristu egingo da.

Eguneroko zure muga marratxoen marra baten bidez adieraziko da pantaila-denboraren erabileraren grafikoan.

Pantaila-denbora egunero 8 ordu baino gehiago ez izatea gomendatzen da, eta ordu horietan jarduera fisikoren bat egitea. Ariketa fisikoa egiteko etenak gogoraraztea nahi baduzu, gaitu etenaldien oroigarriak.

Pantaila-denboraren grabazioa desgaitzeko, sakatu pantaila-denboraren grafikoaren gainean dagoen botoia, eta ondoren sakatu Desgaitu pantaila-denbora. Pantaila-denboraren mugak ere desgaituko dira horrela.

Etenaldien oroigarriak

To periodically remind yourself to take a break from using your device, enable break reminders by following these steps:

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta idatzi Ezarpenak.

  2. Egin klik Ezarpenak aukeran.

  3. Egin klik alboko barrako Ongizatea aukeran panela irekitzeko.

  4. Aktibatu Ikuspegia aldatzeko oroigarriak edo Mugimenduaren oroigarriak.

Ikuspegia aldatzeko oroigarriak edo Mugimenduaren oroigarriak aktibatuta badado, jakinarazpen bat jasoko duzu, zuk erabakitako denbora-tartean, gailua erabiltzeari utzi eta atsedena hartu behar duzula gogorarazteko.

Gomendagarria da atseden hartzeko etenaldiak nekatu baino lehen hartzea, eta ez geroago. Etenaldiak maizago eginez, nekea, begien tentsioa, besoen arazoak eta bizkarreko mina hobeto saihesten dira.Denbora-tarte desberdinak aukeratu ditzakezu begirada beste alde batera eramateko (laburragoak) eta mugimenduen etenaldietarako (luzeagoak).

Ikuspegia aldatzeko etenaldiek gogorarazten dizute begiak pantaila ez den beste toki batera zuzentzeaz. Kliskatu begiak, luzatu gorputza eta aldatu posizioa. Mugimenduen etenaldiak dira gorputza apur bat mugitzea gogorarazteko, adibidez zutituz eta gailutik urrunduz, hankak luzatzeko.