Gehitu beste erabiltzaile-kontu bat

Erabiltzaile-kontu anitz gehitu daitezke ordenagailuan. Sortu kontu bat etxeko edo enpresako pertsona bakoitzarentzat. Erabiltzaile bakoitzak bere karpeta nagusia, dokumentuak eta ezarpenak izango ditu.

Administratzaile-pribilegioak behar dituzu erabiltzaile-kontuak gehitzeko..

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Sistema idazten.

  2. Emaitzetan, hautatu Ezarpenak ▸ Sistema. Horrek Sistema panela irekiko du.

  3. Hautatu Erabiltzaileak panela irekitzeko.

  4. Sakatu goiko eskuineko izkinako Desblokeatu aukera eta idatzi zure pasahitza ordenagailuak hura eskatzen dizunean.

  5. Sakatu Beste erabiltzaile batzuk azpiko Gehitu erabiltzailea... beste erabiltzaile-kontu bat gehitzeko.

  6. Erabiltzaile berria administratzaile izan dadin nahi baduzu, hautatu Administratzailea kontu motan.

    Administratzaileek erabiltzaileak gehitu eta ezabatu ditzakete, softwarea eta kontrolatzaileak instalatu ditzakete eta data eta ordua aldatu dezakete.

  7. Sartu erabiltzaile berriaren izen osoa. Erabiltzaile-izena automatikoki beteko da, izen osoan oinarrituta. Proposatutako erabiltzaile-izena gustuko ez baduzu, aldatu egin dezakezu.

  8. Pasahitz bat ezarri diezaiokezu erabiltzaile berriari, edo erabiltzaileak berak lehen saio-hasieran ezarri dezan aukeratu dezakezu. Pasahitza berehala ezartzea erabakitzen baduzu, sakatu sortu pasahitza ikonoa ausazko pasahitz berria automatikoki sortzeko.

    Erabiltzailea sareko domeinu batekin konektatzeko, egin klik Enpresako saio-hasiera aukeran.

  9. Egin klik Gehitu aukeran. Erabiltzailea gehitu ondoren, Gurasoen kontrolak eta Hizkuntza doitu daitezke.

Kontua sortu ondoren pasahitza aldatu nahi baduzu, hautatu kontua, Desblokeatu panela eta sakatu uneko pasahitzaren egoera.

Erabiltzaileak panelean, egin klik erabiltzaile-izenaren gainean dagoen irudian kontuarentzako irudi bat ezartzeko. Irudi hori saio-hasierako pantailan erakutsiko da. Sistemak zenbait irudi eskaintzen ditu hor erabili ahal izateko, baina zure irudi bat ere hautatu dezakezu, edo argazki bat egin dezakezu web-kamerarekin.