Amaitu saioa, itzali ordenagailua edo aldatu erabiltzailez

Ordenagailuaren erabilerari amaiera eman ondoren, hura itzali dezakezu, eseki dezakezu (energia aurrezteko) edo piztuta utzi eta saioa amaitu dezakezu.

Amaitu saioa edo aldatu erabiltzailez

Erabiltzaile-menua

Beste erabiltzaile batzuek zure ordenagailua erabili dezaten nahi baduzu, amaitu saioa edo jarraitu saioan eta aldatu erabiltzailez. Erabiltzailez aldatzen baduzu, zure aplikazio guztiek exekuzioan jarraituko dute eta saioa berriro hasten duzunean lehen zegoden egoera berean aurkiko duzu ordenagailua.

Amaitu saioa edo Aldatu erabiltzailea aukerak erabiltzeko, egin klik goiko barrako eskuineko sistema-menuan, egin klik Shutdown botoian eta hautatu erabili nahi duzun aukera.

Aldatu erabiltzailea sarrera agertu dadin menuan, sistemak erabiltzaile-kontu bat baino gehiago eduki behar du.

Blokeatu pantaila

Ordenagailua denbora batez utziko bazenu, pantaila blokeatu beharko zenuke beste pertsona batzuk zure fitxategietara sartu daitezen edo aplikazioak exekutatu ditzaten eragozteko. Itzultzen zarenean, blokeo-pantaila ikusiko duzu. Sartu zure pasahitza saioa berriro hasteko. Ez baduzu pantaila blokeatzen, automatikoki blokeatuko da denbora-tarte bat igaro ondoren.

Pantaila blokeatzeko, egin klik goiko barraren eskuineko aldean dagoen sistemaren menuan eta egin klik Lock botoian.

Pantaila blokeatuta dagoenean, beste erabiltzaile batzuek beren kontuekin hasi dezakete saioa pantailaren beheko eskuineko aldean dagoen Hasi saioa beste erabiltzaile baten gisan sakatuta. Zure mahaigainera itzuli zaitezke beste erabiltzaile horiek saioa amaitu ondoren.

Eseki

Energia aurrezteko, eseki ordenagailua hura erabiltzen ari ez zarenean. Eramangarri bat erabiltzen ari bazara, sistemak, modu lehenetsian, ordenagailua automatikoki esekiko du tapa jaisten duzunean. Une horretan, ordenagailuaren egoera memorian gordeko da eta funtzio gehienak itzaliko dira. Esekitze-egoeran energia apur bat erabiliko da oraindik ere.

Pantaila eskuz esekitzeko, egin klik goiko barraren eskuineko aldean dagoen sistemaren menuan eta egin klik Shutdown botoian.

Itzali edo berrabiarazi

Ordenagailua osorik itzali nahi baduzu edo berrabiarazi nahi baduzu, egin klik goiko barraren eskuineko aldean dagoen sistema-menuan, egin klik Shutdown botoian eta hautatu Berrabiarazi… edo Itzali… .

Beste erabiltzaile batzuek saioa hasita badute, agian ezin izango duzu ordenagailua itzali edo berrabiarazi, haien saioak amaituko bailirateke horrela. Administratzaile bazara, sistemak pasahitza eskatu diezazuke ordenagailua itzaltzeko.

You may want to power off your computer if you wish to move it and do not have a battery, if your battery is low or does not hold charge well. A powered off computer also uses less energy than one which is suspended.