Teklatu bidezko nabigazioa
This page details keyboard navigation for people who cannot use a mouse or other pointing device, or who want to use a keyboard as much as possible. For keyboard shortcuts that are useful to all users, see Lasterbide erabilgarriak instead.
Ezin baduzu sagu bat edo beste gailu erakusle bat erabili, zenbakizko teklatua erabili dezakezu saguaren erakuslea kontrolatzeko. Ikus Egin klik eta mugitu saguaren erakuslea zenbakizko teklatuaren bidez xehetasun gehiagorako.
Nabigatu erabiltzaile-interfazeen barruan
|
Tab eta Ctrl+Tab |
Eraman teklatuaren fokua kontrol batetik bestera. Ctrl+Tab lasterbideak kontrol-taldeen artean mugitzen du, adibidez alboko barratik eduki nagusira. Ctrl+Tab konbinazioa Tab bera erabiltzen duen kontrol batetik irteteko ere erabili daiteke, adibidez testu-area batetik irteteko. Eutsi sakatuta Shift teklari fokua alderantzizko ordenan mugitzeko. |
Gezi-teklak |
Mugitu elementuen arteko hautaketa kontrol bakarrean, edo erlazionatutako kontrolen multzo batean. Erabili gezi-teklak tresna-barrako botoiak fokuratzeko, zerrenda edo sareta bateko elementuak hautatzeko edo talde bateko aukera-botoi bat hautatzeko. |
Ctrl+Gezi-teklak |
Sareta edo zerrenda batean, eraman teklatuaren fokua beste elementu batera, hautatuta dagoen elementua aldatu gabe. |
Shift+Gezi-teklak |
Zerrenda edo sareta batean, hautatu elementu guztiak unean hautatuta dagoenetik berriki fokuratu den elementuraino. Zuhaitz-ikuspegi batean, haurrak dituzten elementuak hedatu eta tolestu egin daitezke haurrak erakutsi edo ezkutatzeko: hedatzeko, sakatu Shift+→, eta tolesteko, sakatu Shift+←. |
Zuriunea |
aktibatu fokuratutako elementu bat, adibidez botoi bat, kontrol-lauki bat edo zerrenda-elementu bat. |
Ctrl+Space |
Zerrenda edo sareta batean, hautatu edo desautatu fokuratutako elementua beste elementuak desautatu gabe. |
Alt |
Hold down the Alt key to reveal accelerators: underlined letters on menu items, buttons, and other controls. Press Alt plus the underlined letter to activate a control, just as if you had clicked on it. |
Esc |
Irten menu, laster-menu, aldatzaile edo elkarrizketa-koadro batetik. |
F10 |
Ireki lehen menua leiho baten menu-barran. Erabili gezi-teklak menuen artean nabigatzeko. |
|
Shift+F10 or |
Bistaratu uneko hautapenaren laster-menua, eskuineko klik egin izan bazenu bezala. |
Ctrl+F10 |
Fitxategi-kudeatzailean, bistaratu uneko karpetaren laster-menua, atzeko planoan (ez elementu baten gainean) eskuineko klik egin izan bazenu bezala. |
|
Ctrl+PageUp eta Ctrl+PageDown |
Fitxadun interfaze batean, joan ezkerreko edo eskuineko fitxara. |
Mugitu mahaigainean
Super tekla |
Mugitu Jarduerak ikuspegiaren eta mahaigainaren artean. Ikuspegian, hasi idazten eta, berehala, aplikazioak, kontaktuak eta dokumentuak bilatuko dira. |
Super+Tab |
Aldatu leihoz modu azkarrean. Eutsi sakatuta Shift tekla alderantzizko ordena erabiltzeko. |
Super+` |
Joan aplikazio bereko leiho batetik bestera edo hautatutako aplikaziotik Super+Tab ondoren. Lasterbide honek ` erabiltzen du AEBetako teklatuetan, non ` tekla Tab teklaren gainean dagoen. Beste teklatuetan, lasterbidea Super gehi Tab gaineko tekla dira. |
Ctrl+Alt+Tab |
Eman teklatuaren fokua goiko barrari. Jarduerak ikuspegian, aldatu teklatuaren fokua goiko barraren, panelaren, leihoen ikuspegiaren, aplikazioen zerrendaren eta bilaketa-barraren artean. Erabili gezi-teklak nabigatzeko. |
|
Super+Page Up eta Super+Page Down |
|
Alt+F6 |
Ziklatu aplikazio bereko leihoen artean. Eutsi sakatuta Alt teklari eta sakatu F6 erabili nahi duzun leihoa nabarmenduta dagoen arte, eta ondoren askatu Alt. Hau Alt+` eginbidearen antzekoa da. |
Alt+Esc |
Mugitu ziklikoki laneko area baten leiho ireki guztien artean. |
Super+V |
Ireki jakinarazpen-zerrenda. Sakatu Esc ixteko. |
Mugitu leihoen artean
Alt+F4 |
Itxi uneko leihoa. |
Alt+F5 edo Super+↓ |
Leheneratu leiho maximizatu bat jatorrizko tamainara. Erabili Alt+F10 maximizatzeko. Alt+F10 lastebideak maximizatu eta leheneratu egiten du. |
Alt+F7 |
Aldatu lekuz uneko leihoa. Sakatu Alt+F7 eta erabili gezi-teklak leihoa lekuz aldatzeko. Sakatu Enter leihoaren leku-aldaketa amaitzeko, edo Esc jatorrizko lekura eramateko. |
Alt+F8 |
Aldatu uneko leihoaren tamaina. Sakatu Alt+F8, eta ondoren erabili gezi-teklak leihoaren tamaina aldatzeko. Sakatu Enter tamainaren aldaketarekin amaitzeko edo Esc jatorrizko tamainara leheneratzeko. |
|
Shift+Super+Page Up eta Shift+Super+Page Down |
|
Shift+Super+← |
Eraman uneko leihoa pantaila bat ezkerera. |
Shift+Super+→ |
Eraman uneko leihoa pantaila bat eskuinera. |
Alt+F10 edo Super+↑ |
Maximizatu leihoa. Sakatu Alt+F10 edo Super+↓ maximizatutako leiho bat jatorrizko tamainara leheneratzeko. |
Super+H |
Minimizatu leihoa. |
Super+← |
Maximizatu leiho bat bertikalean pantailaren ezkerreko aldean. Sakatu berriro leihoari aurreko tamaina emateko. Sakatu Super+→ aldeak trukatzeko. |
Super+→ |
Maximizatu leiho bat bertikalean pantailaren eskuineko aldean. Sakatu berriro leihoari aurreko tamaina emateko. Sakatu Super+← aldeak trukatzeko. |
Alt+Space |
Agertarazi leiho-menua, titulu-barran eskuineko klik egin izan bazenu bezala. |